argia.eus
INPRIMATU
‘Maya Erlea’ estreinatuko du ostiralean Zinema Euskaraz ekimenak
  • Maya Erlea filma euskaraz ikusi ahal izango da zinema aretoetan irailaren 5etik aurrera. Zinema Euskaraz ekimenak bere katalogora ekarri duen azken filma da, Alex Stadermannek eta Glenn Fraserek australiarrek zuzendua.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko irailaren 02a
2009an jarri zuen martxan Zineuskadi elkarteak Zinemira Euskaraz ekimena, euskarazko pelikula-eskaintza elikatu asmoz. (Arg.:zineuskadi.eu)

2009an jarri zuen martxan Zineuskadi elkarteak Zinema Euskaraz ekimena, zinemara joateko ohitura sustatu eta aldi berean, familia osoarentzako euskarazko pelikula-aukera elikatu asmoz. Bost urtetan, euskaraz bikoiztutako dozena pelikula eskaini dituzte areto komertzialetan, udal-aretoetan eta eskoletan.

Aurten Zinema Euskaraz programak eskaini dituen filmen artean daude, besteak beste Bram Barrabas, Enperadorea, Dragon Ball Z. Kami to Kami, Ospea 20 Pausora eta Gazte Harrigarria T.S. Spivet. Asteon estreinatuko den Maya Erlearen aurretik, ikusgai izan den azkena Hurrak eta Lapurrak animazio kanadarra izan da.

Maya erlearen istorioa

Maya erle bihurriaren abenturak kontatzen ditu filmak. Erlauntzako arauetatik ihes egin eta hamaika gorabehera bizitzen ditu Willy adiskidearekin batera. Liztorren eta erleen arteko gatazkaren inguruan arituko dira, desagertutako erregina-jelaren bila.