Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak irabazi dute Max antzerki saria, Euskal Autore onenaren sailean, Aitarekin bidaian obrarekin. Atzo Kordoban (Espainia) egindako sari banaketan gogoan izan zituzten antzezlana taularatzen duten Hika Teatroako hiru aktoreak: Javier Muguruza, Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolaza. Amaren heriotzarekin, aita-seme batzuek elkar ezagutzeko sentitzen duten beharraz dihardu antzerki lanak. Aitarekin bidaian lanaz gain, Alfredo de Etxaberen Mirentxu eta Jon Urrazaren Eta bestela ondo, ezta? lanak ziren hautagaiak.
Eitb.com-en antzezlan sarituaren aurrerapena ikus daiteke.