Polizia operazio handi baten bidez kanporatu dituzte gazteak Baionako Maurizia etxe okupatutik. Gutxienez, Poliziaren 12 ibilgailu bertaratu dira ostiraleko goizean goiz, eta gazteek ez dute erresistentziarik egin.
Baionako Mauruzia etxe okupatua hustu du Poliziak goizean goiz. Hamarnaka poliziek Santa Ursula kalea itxi, Mauriziako atea bota eta beheko solairua miatu ostean, eraikina hustu dute.
Hainbat lagun gazteei babesa ematera gerturatu da, eta etxetik atera ahala txalo artean jaso dituzte. Berriako Ekhi Erremundegi kazetariak jaso ditu irudiak. 18:30ean Baionako herriko etxean elkarretaratzea antolatu dute kaleratzea salatzeko.
Maiatzean jakinarazi zuten hainbat gaztek etxe bat okupatu zutela Baionan, besteak beste, bizitokiaren arazoari erantzuteko eta erabilera soziokulturala emateko asmoa zutela adierazi zuten.