argia.eus
INPRIMATU
Mauletar batek auzitegian deklaratu beharko du erretreten erreformaren kontrako protesten harira
  • Erretreten erreformaren kontrako manifestazioetako batean atxilotu zuten mauletarrak Baionako auzitegian deklaratu beharko du, datorren astean. Elkartasuna adierazi du hainbat herritarrek: “Errepresio gorakada azkartzen ari da”.

ARGIA @argia 2023ko ekainaren 28a
Martxoaren 23ko Baionako manifestaziokoa. Argazkilaria: Jenofa Berhokoirigoin

Uztailaren 4an deklaratu beharko du zuberotarrak, eta auzitegian bertan babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute, 13:45ean. Asteazken honetan ere, 18:30ean, beste elkarretaratze bat deitu dute Mauleko Gurutze Xurian.

Kazeta.eus-en jaso dutenez, elkarretaratzearen antolatzaileek Frantziako Gobernuak “mugimendu sozial eta ekologisten aurka daraman errepresio gorakada” salatu dute: “Polizia bortizkeria, atxiloketak eta epaiketa arbitrarioak pentsioen erreformaren aurkako mugimenduan, eta orain Lurraren Altxamenduak sare ekologistaren desegitea”.