argia.eus
INPRIMATU
Maulen hasiko dute Euskarabenturaren laugarren espedizioa larunbatean
  • Uztailaren 1ean hasiko du Euskarabenturak laugarren espedizioa. Maulen hasi eta Getxon amaituko da eta guztia 407 km egingo dituzte oinez. Euskaraz bizitzeko ahalbidetzen duen sare bat da eta halaxe bizi dira hilabetez 125 gazte eta 30 lagunek osatutako langile-taldea.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2023ko ekainaren 30

Euskal Herriko hainbat txokotatik igaroko dira eta, aurten, 32 herritan izango dira. Ander Egiluz Euskarabenturako komunikazio arduraduna izan dugu gurean eta espedizioari buruzko xehetasun gehiago eman dizkigu.