argia.eus
INPRIMATU
‘Matalaz’ apeza omenduko du Oilarrak taldeak bere 30. urtemugan, pastoral ttipi batekin

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko irailaren 13a
Argazkia: Euskal Irratiak

Oilarrak kantari taldeak bere 30 urteak ospatuko ditu Matalaz apaizaren pastoral ttipi bat eginez. 2013an, Xiru festibalaren karietara, Mixel Etxekoparrek  sortu zuen Ederlezi pastoralaren gisako emanaldi bat izanen da, oilarrak taldeko kantari eta Musikalde taldeko musikariekin. Bernard Goihenetxe 'Matalaz' apeza, Xiberoako laborarien 1661ko matxinadako buruzagia izan zen. Urte horretan hil zuten  Louis XIV.a Frantziako erregearen eta tokiko nobleziaren zerbitzariek. Pastorala udaberrian estreinatuko dute; hori bai, udan Gamere-Zihigan eginen den pastoralari itzalik egin gabe.

Matalaz pastoralaz (mp3)