San Ferminetako txupinazorako dena prest dago. Udalak masta huts bat utzi du Iruñeko, Espainiako, Nafarroako eta Europako banderen artean ikurrina jartzeko debekua salatzeko.
Udaleko langileek asteazken goizean hutsik geratuko den bosgarren haga muntatu dute.
Udal gobernua osatzen duten EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda-Ezkerra alderdiek adostu dute txupinazoak iraun bitartean haga hutsik egongo dela eta ondoren kendu egingo dutela.
Erabaki honekin Iruñeko Udalak "hiriko kultur aniztasuna aitortu eta goretsi nahi du, baita nortasun ezberdinak dituzten elkarbizitza aberatsa" ere.