argia.eus
INPRIMATU
Maskaradei buruzko webgunea sortu du Nicole Lougarotek
  • Nicole Lougarotek Mascarades.eu webgunean bildu ditu azken urteotako ikerketen emaitzak. Maskaraden jatorria ijitoen kulturarekin lotzen du Lougarotek.

ARGIA @argia 2013ko irailaren 06a
Ederlezi-k tzigano edo buhame herriaren bilakaera kontatzen du, emakume baten eta haren zazpi alaben istorioaren bitartez. (Christophe de Prada)

Zuberoako maskaradetako zenbait  pertsonaia (buhameak, kauterak) ijito rolak diren moduan, Europako beste hainbat maskaradetan gauza bera aurkitu du Nicole Lougarotek, Dantzan.com webgunean irakurri daitekeenez. Bere hitzetan, "Maskaradak antolatzen diren lurralde horiek oro tzigano populuak traukatu ditu eta zonbaitek, edo beren ondokoek, hautatu dute hor gelditzea".

Zuberoako eta beste herrialde batzuetako maskaraden ingurukoak biltzeaz gain, Euskal Herrian bizi izan diren ijitoen historiari buruzko azalpenak eskaintzen ditu webguneak.

2009an Bohémians liburua plazaratu zuen.

Bestalde, buhameen historia ardatz hartuta, Ederlezi pastorala prestatu du Mixel Etxekoparrekin batera.