Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.
2019an Domingo Garat pastorala eskaini zuten pagolarrek, eta horrek xiberotar arima berpiztu du erdi amikuztarra, erdi arbailarra den herri honetan. Mende baten ondotik, gizarteak aldatzeko denbora ukan baitu, aurten lehen aldiz, maskaradako rol nagusia emazte batek izanen du. Ainara Aguerrek antzeztuko du 'Kabana' pertsonaiarenpapera. Urtarrilaren 21etik apirilaren 27ra, hamabost maskarada emanen dituzte.