argia.eus
INPRIMATU
Maskara ez janzteagatik 3.000 herritar isundu dituzte Ertzaintzak eta udaltzaingoek
  • Ertzaintzak eta udaltzaingoek 3.030 isun jarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan nahitaez maskara erabiltzeko agindua urratzeagatik. Ertzaintzak 1.521 pertsona salatu ditu eta udaltzaingoek, aldiz, 1.509.

Axier Lopez @axierL 2020ko abuztuaren 14a
Argazkia: Dani blanco

Ertzainek eta udaltzainek ezarritako salaketen gehiengoa maskara jantzita ez eramateagatik izan da (2.686), 344 isun garraio publikoan maskara ez janzteagatik jarri dituzte, 47 zehaztugabeko "maskaren erabilera desegokiagatik" eta beste 13 denda eta tabernetan segurtasun neurrien zaintza lanak ez betetzeagatik, EiTBk jaso duenez.

Euskal Autonomia Erkidegoan uztailaren 16tik aurrera da derrigorrezkoa maskara erabiltzea eta Nafarroan uztailaren 17tik aitzina. Ipar Euskal Herriari dagokionez, lanean derrigorrezkoa da erabiltzea metro bateko distantzia mantendu ezin denean, baita garraio publikoetan eta auto konpartituetan ere. Halere, zenbait herritan neurria ezarri dute, Angelun, Biarritzen eta Baionan kasu.

Munduko Osasun Erakundeak ez du gomendatzen herritar guztiek maskara erabiltzea, baina neurria onartzen du herrialde bakoitzaren egoeraren arabera moldatzea, kutsaduraga mailagatik, adibidez.