argia.eus
INPRIMATU
Maskara ez da derrigorrezkoa izango ekainaren 26tik aurrera Hego Euskal Herrian
  • Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek iragarri du aldaketa: maskara jaztea ez da derrigorrezkoa izango aire zabalean, ekainaren 26tik aurrera.

ARGIA @argia 2021eko ekainaren 18a
Argazkia: Dani Blanco

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez iragarri du ekainaren 26tik aurrera ez dela beharrezkoa izango kalean maskara erabiltzea. Ekainaren 23an Ministro Kontseiluak ezohiko bilera egingo du erabakia ofizial egiteko. Sanchezek Bartzelonan egin du publiko hartutako neurria, ekonomiari buruzko hitzaldi batean, eta azpimarratu du pandemiaren egoera gobernuaren aurreikuspenak baino positiboagoa dela.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan asteazkenean indargabetu zuten aire zabalean maskara erabiltzeko derrigortasuna. Urkullu lehendakariak ostiralerako deitu du LABI batzordea eta ostalaritzari eta ordutegiei lotutako hainbat neurri izango dute eztabaidagai.

Hamairu hilabetez
Maskara aire zabalean eta erabilera publikoko gune guztietan erabiltzeko agindua hamairu hilabetez izan da indarrean Hego Euskal Herriaren, 2020ko maiatzaren 21etik eta sei urtetik gorako pertsona guztientzat.