argia.eus
INPRIMATU
Bolibarren martxoaren 4an egun internazionalista deitu du Venezuela Aurrera plataformak
  • Venezuelak jasan dituen eraso neokolonialistak salatu eta Chavezen irudia zein Iraultza bolibartarra aurrera eraman duen herriari omenaldia egiteko antolatu dute Venezuela Aurrera plataformako kideek martxoaren 4an Bolibarren egingo den egun internazionalista.

Topatu.eus @topatu_eus 2018ko urtarrilaren 30

"Euskal Herritik, zailtasun guztien gainetik, zutik mantentzen den herri chavistari babesa eman nahi diogu, aukera izan duten bakoitzean argi erakutsi baitigute oso sendoak direla haien oinarriak", azaldu dute plataformako kideek. Hori dela eta, egun internazionalistan Venezuelak pairatzen dituen "etengabeko" eraso neokolonialistak ahaztu ezin daitezkeela gaineratu dute. 

Ekitaldi politikoa, herri bazkaria edota musika emanaldiak izango dira protagonistak martxoaren 4an Bolibarren. Jada autobusean zein herri bazkarian apuntatzeko aukera dago, m4autobusa@gmail.com edota m4bazkaria@gmail.com helbideetara mezu bat bidaliz.

Venezuela Aurrera plataformaren oharra:

Jai eta elkartasun ekimen honek ezin du ahaztu Venezuelak pairatzen dituen eraso neokolonialistak etengabekoak direla. Eraso hauek petroleoaren jaitsieragatik kolpatua izan den ekonomia baldintzatzea bilatzen dute,era honetan uste baitute Venezuelako herriak bere gobernuari bizkar emango diola. 

Euskal Herritik zailtasun guztien gainetik, zutik mantentzen den herri chavistari babesa eman nahi diogu, aukera izan duten bakoitzean argi erakutsi baitigute oso sendoak direla haien oinarriak. 

Guzti honengatik, Hugo Chavezen bosgarren urteurrena ahaztu nahi ez dugulako eta Bilboko manifestazio jendetsuaren urte bat baino gutxiago igaro ondoren, data eta leku esanguratsu honetan elkartasun internazionalista berresteko ekitaldu hau antolatuko dugu. 

Bertan Chavezen irudia eta Iraultza bolibartara urrera eraman duen herriari omenaldi xumea egin nahi diogu Martxoaren 4an Bolibarren. Horretarako ekitaldi politikoa, herri bazkaria eta musika emanaldiak izango dira jai giroan. Horregatik Venezuelako herria gertu sentitzen duten guztiei luzatzen diegu gonbidapena.

Eta esan nahi dugu berdin duela inperialismoak erabiltzen dituen tresnak, dela Europako Kontseilua, OEA edo Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Saila, hauen aurrean elkartasun internazionalista garaile aterako dela ziur gaude. Martxoaren 4an, ni ere banoa Bolibarrera!

 VENEZUELA AURRERA!!! GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA!!!!

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.