argia.eus
INPRIMATU
Martxoaren 3ko memoria zaindu
  • 1976ko martxoaren 3a langileek, Gasteizko herriak, eta euskal herritarrek oro har, inoiz ahaztuko ez duten eguna izan zen. Bost langile hil, beste ehunka zauritu eta ordezkari asko atxilotu zituzten.

Juan Mari Arregi 2021eko martxoaren 03a
(arg.: EiTB)

Gasteizko San Frantzisko elizako sarraski hura, bere duintasunaren alde borrokatzen ari zen langile mugimenduari Espainiako Gobernuak emandako erantzun politiko eta poliziala izan zen; borroka antikapitalista, asanbleario eta solidario bati emandako erantzuna.Langileek ez ezik, milaka familiak ere eguneroko mobilizazioetan hartu zuen parte, eurei ere eragiten zien hitzarmen baten alde.

44 urte geroago,Gasteizko Udala, Arabako Aldundiaeta Eusko Jaurlaritza “Martxoaren 3aren eta beste giza eskubideen urraketa batzuenbiktimen Memoriala”gidatzen saiatzen ari dira. Memoriala San Frantzisko elizan kokatuko litzateke, orduko batzar eta erabakien eguneroko epizentroa, eta poliziak bostlangileak hil zituen lekua. Ez dirudi bidezkoa ezta egokia ere, langile haiek greba eredugarri harekin borrokatu zuten sistema kapitalista ordezkatzen dutenak, orain izatea Memorial horren buru.

Langileen borroka haren memoria historikoa hobekien zaindu eta bermatu dezaketenak langileak berak dira, batzar haietako protagonistak, baita grebalarien senideak  eta elkartasuna erakutsi zuten haiexek ere. Jesús Fernández Naves bezalako erreferente batzuk desagertu diren arren, Gasteizen badira oraindik 1976ko martxoaren 3ko benetako Memoriaren Zentroa diseinatu beharko luketen protagonistetako asko. Horrela bakarrik bermatu ahal izango da langile borroka eredugarri, antikapitalista, asanbleario eta solidario harekiko leialtasuna.