argia.eus
INPRIMATU
Gasteizen martxoaren 3an hildakoen omenezko muralak kendu ditu Elizak
  • 1976an poliziak Gasteizen hildako bost langileen omenez jarritako muralak kendu dituela adierazi dio Elizak biktimei. Gertakarien 35. urteurrenean, 2011ko irailean, jarri zituzten muralak hilketak izan ziren toki berean.

Josu Urtubia @otxua 2013ko urtarrilaren 08a
Martxoaren 3 elkarteak zabaldutako argazkiak ikus daiteke muralak nola zeuden.

Beraiek azaldu dutenez biktimek “sorpresaz eta sumintasunez” jaso dute Elizak bidali dien mezu elektronikoa: “urte berri on, kendutako muralak”. Biktimek esan dutenez hauxe izan da elizak muralak kendu dituela azaltzen bidali dien mezua.

Gertakariak ikusita hil honen 14rako bilera deitu dute Martxoak 3 Elkarteko kideek erantzun bat prestatzeko intentzioarekin. Beraien ustetan "ekintza hauek Gasteizko memoria kolektiboaren aurkako erasoak dira".

Mural hauek, Martxoaren 3a izena duen plazan eta Martxoaren 3a eliza izena hartzen duen Asisko San Frantzisko elizaren aurreko hesian jarrita zeuden.  Bertan “Oroimena. Egia. Justizia.” hitzekin omentzen ziren 1976ko martxoaren 3an hildako Romualdo Barroso, Pedro María Matínez Ocio, Francisco Aznar, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda. Bertan martxoaren 3an gertatutakoaren aurka protesta egiten zuten eta polizia frankistak hil zituen beste bi gizonezkori ere gorazarre egiten zitzaien: Juan Gabriel Rodrigo eta Vicente Antón Ferrero.