argia.eus
INPRIMATU
Martxoaren 29ko grebagatik epaituak izango diren lau gazteen alde mobilizazioak deitu dituzte
  • Bilboko lau herritar iazko martxoaren 29ko greban ustez Ertzaintzari eraso egiteagatik epaituak izango dira hurrengo astean. Fiskaltzak guztira 42 urteko espetxe zigorra eskatzen du haietako hirurentzat. Honen aurrean Grebalariak aske! Plataformak mobilizazioak deitu ditu.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko irailaren 04a
Plataformatik, “frogarik gabeko akusazioak” “leporatzen dizkietela salatu dute, eta “muntai polizial baten aurrean” gaudela. Argazkia: prestaldizkaria

Plataformak lau gazteen absoluzioa eskatu du. Akusatuetatik hiru irailaren 11n eta 12an izango dira epaituak, guztira 42 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak beraientzat. Laugarrena beste prozedura batekin epaituko dute, gertakaria jazo zenean adin txikikoa zelako.

Plataformatik, “frogarik gabeko akusazioak” “leporatzen dizkietela salatu dute, eta “muntai polizial baten aurrean” gaudela. Beraien iritziz “Beste eredu ekonomiko sozial baten aldeko borroka” epaitu nahi dute, baita “borroka soziala kriminalizatu eta sektore mobilizatuenak desaktibatu” ere. Bestetik Bilboko mugimendu sozial eta sindikalek eskainitako babesa eskertu dute.

Hau guztiagatik, manifestazio bat deitu dute larunbat honetarako. Mobilizazioa “Plaza Sagradotik” hasiko da 12:30etan. Hilaren 11 eta 12 egunetarako kontzentrazioak deitu dituzte Buenos Aires kaleko epaitegiaren aurrean 9:30ean.