argia.eus
INPRIMATU
Martxoan Bertsoaren hamaika urteko historia
  • 2003an egin zen Zumarraga eta Urretxuko "Martxoan Bertsoa" taldekako bertsolari txapelketa herrikoiaren lehen edizioa. Maialen Torresek eta Eli Agirrek BertsoaZUztartuz bideoan jaso dute ekimen horren eta bertso eskolaren historia.

Jon Torner Zabala @jtorner 2014ko otsailaren 26a

Hamaika urteotako irudiak biltzeaz gain, bertso eskolako hiru kide elkarrizketatu dituzte: Gorka Azkarate, Gorka Ojanguren eta Maialen Akizu.

"Martxoan Bertsoa" egitasmoak Zumarragan eta Urretxun bertso mugimendua sustatu duela diote, taula gainean sekula kantatu gabeko herritarrak jarri dituela bertsotan, eta saioetara sekula joan ez zen jendea erakarri duela.

Aurtengo edizioa ostiral honetan hasiko da. Finala, ohi bezala, Gaztetxean egingo da martxoaren 28an.