argia.eus
INPRIMATU
Martxoak 8 ez da jaiegun izango Euskal Autonomia Erkidegoan
  • Asteartean onartu du Eusko Jaurlaritzak 2024ko lan egutegia. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak martxoaren 8a jaiegun izendatzea proposatu zuen, baina ez egun hori ez beste efemeride feministarik ez da jai izango.

Irati Irazusta Jauregi 2023ko maiatzaren 30a
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak Martxoaren 8a jaiegun izatea proposatu zuen, eta hautsak harrotu zituen proposamenak. (Argazkia: Irekia)

2024ko Martxoaren 8a ez da jaieguna izango Euskal Autonomia Erkidegoan; hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak egun hori jaiegun izatea proposatu zuen, baina proposamenaren aurka azaldu ziren oposizioko zenbait alderdi.

EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek begi onez ikusi zuten efemeride feministak gorriz markatzea egutegian. Ordea, EH Bilduk adierazi zuen martxoaren 8ak "ahalmen eraldatzailea" izatea nahi duela datozen urteetan ere, eta horretarako eguna jaiegun izendatzearen aurka azaldu zen. Podemosek, berriz, adierazi zuen prozesua feminismoaren barruan lan egiten dutenekin batera egin behar dela. EAJk ere adierazi zuen erabaki horren aurretik "hausnarketa prozesua" egin behar dela.

Hala ere, ez Martxoaren 8a, ez bestelako efemeride feministarik ez da izango jaiegun 2024an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Asteartean onartu du Eusko Jaurlaritzak datorren urteko lan-egutegia, martxoaren 8aren ordez uztailaren 25a, Santiago Eguna, izango da gorriz markatutako dutena.