Protesta eguna antolatu dute ikasleek "Euskal Herriak hezkuntza sistema propioa" behar duela aldarrikatzeko. "Eredu euskalduna, herritarra, askatzailea eta feminista", exijitu diete Euskal Herriko eragileei eta, oro har, hezkuntza komunitate osoari. Besteak beste, Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Baionan egingo dituzte protestak.