Protesta eguna antolatu dute ikasleek "Euskal Herriak hezkuntza sistema propioa" behar duela aldarrikatzeko. "Eredu euskalduna, herritarra, askatzailea eta feminista", exijitu diete Euskal Herriko eragileei eta, oro har, hezkuntza komunitate osoari. Besteak beste, Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Baionan egingo dituzte protestak.
7 atxiloketa Gasteizen ta 4 Iruñean. Errepresioak ez gaitu kikilduko.
— Iruñerriko Ikasleak (@IrunerrikoIA) 2016(e)ko martxoak 17
18:00tan kontzentra Nabarrerian, batu!#M17Altxa
Atxiloketak eta Ertzaintzaren oldarkeria salatzeko kontzentrazioa deitu dute: 18:00etan Andra Maria Zuriaren enprantzan
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 2016(e)ko martxoak 17
[#M17altxa Gasteiz] Zortzi izan dira atxilotutako gazteak. Elkarretaratzea 18etan Andra Mari Zuriaren plazan. https://t.co/4k2IUGtOrY
— Topatu (@topatu_eus) 2016(e)ko martxoak 17
Lau gazte atxilotu dituzte Alde Zaharrean, hezkuntza eredu propioaren aldeko mobilizazio egunean! #M17Altxa
— Ernai Iruñerria (@ernai_irunerria) 2016(e)ko martxoak 17
Baxoa Euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Baionan https://t.co/PlnO1kFh1b @berria @BaxoaEuskaraz pic.twitter.com/zm4i9ianD8
— Iparraldeko Hitza (@IEHkohitza) 2016(e)ko martxoak 17
Mobilizazioetako atxilotuei elkartasunez errepidea moztu dute bilbon hezkuntza delegaritza parean #M17altxa pic.twitter.com/bkKGy5j6nK
— Ikasle Abertzaleak (@IAbertzaleak) 2016(e)ko martxoak 17
#M17altxa Hertzaintza bertaratu da pic.twitter.com/9P4HD6RNDb
— Leioatik! (@Leioatik) 2016(e)ko martxoak 17
#M17altxa Amaitu dute eserialdia pic.twitter.com/muCYJuqAYU
— Buiaka! (@buiakainfo) 2016(e)ko martxoak 17
Hertzaintzak 4 ikasle identifikatu ditu
— Leioatik! (@Leioatik) 2016(e)ko martxoak 17
#M17altxa identifikatutako 4 ikasleak askatu dituzte eta ertzaintzak alde egin du
— Leioatik! (@Leioatik) 2016(e)ko martxoak 17
#M17altxa Atxiloketek ez dute etenik | No cesan las detenciones pic.twitter.com/OYX5jcMVa5
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 2016(e)ko martxoak 17
#M17altxa Atxilotuetako batek traumatismo kranoenzefaliko eta traumatismo kostala omen dauka. Santiago ospitalean dago
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 2016(e)ko martxoak 17
[#M17altxa Gasteiz] Poliziaren kargak eta atxilotuak (arg.: @logela) pic.twitter.com/GrGNmJravU
— Topatu (@topatu_eus) 2016(e)ko martxoak 17
#M17altxa #gasteiz pic.twitter.com/RrxKIHhArf
— Info7 Irratia (@info7irratia) 2016(e)ko martxoak 17
VÍDEO 📺 | Cargas en la huelga de estudiantes #M17altxa vídeo de @nafar_telebista pic.twitter.com/pbL9EqyBiZ
— Profe #JeSuisYemen (@_ju1_) 2016(e)ko martxoak 17
Gastezko erdialdean egondako ertzaintzaren kargen ondorioz gutxienez gazte bat zairiturik.#M17altxa pic.twitter.com/cH7KJCEwjj
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) 2016(e)ko martxoak 17
12:00etan hiru zutabe abiatu dira Gasteizko txoko ezberdinetatik, Andre Mari Zuriaren plazan elkartu eta manifestazioari ekin diote.
[#M17altxa Gasteiz] Campuseko zutabea abiatu da, Andramari Zuriaren plazarantz pic.twitter.com/SwWKY6bTy7
— Topatu (@topatu_eus) March 17, 2016
[#M17altxa Gasteiz] Unibertsitateko blokea atera da Andra Mari Zurirantz pic.twitter.com/IhSnO1sug6
— HARA BA! (@hara_ba) March 17, 2016
[#M17altxa Gasteiz] Ikasleek Andramari Zuriaren plaza hartu dute pic.twitter.com/X5YX9v6EZr
— Topatu (@topatu_eus) March 17, 2016
Bilboko ikasleek 11:30ean hasi dute manifestazioa San Mameseko Unibertsitate ondotik. Astelehenean bertako Herri Unibertsitatetik irtenarazi zituztenei elkartasuna adierazi nahian, Ingeniaritza Fakultatea okupatu dute. Areatzan egin behar zituzten tailerrei ekingo diete.
[#m17Altxa Bilbo] Ikasleek ingeniaritza eskola okupatu dute desobedientziaz hezkuntza propioa eraikitzeko pic.twitter.com/EmtGX07bt2
— Topatu (@topatu_eus) March 17, 2016
Tailerrak unibertsitate barruan burutuko dituzte. Eraikuntzako prest! #SanMamesAurrera #M17Altxa pic.twitter.com/KpMKCNSJD5
— Buiaka! (@buiakainfo) March 17, 2016
G0 - Pedagogia Tailerra #M17Altxa pic.twitter.com/IwEXP4OtgX
— Buiaka! (@buiakainfo) March 17, 2016
Abian da Iruñeko manifestazioa. UPNren egoitza azpira iristean, txistuak eta "UPN kanpora" aldarriak nagusitu dira.
[#m17Altxa Iruñea] Abiatu da manifestazioa Iruñan: "ikasleok kolektiboki euskal eskola nazionala eraikitzera" pic.twitter.com/v6JKLaRDOp
— Topatu (@topatu_eus) March 17, 2016
Ikasle mobilizazioak aurrera darrai. @upn_navarra ren egoitza azpian txiskuak eta #UpnKanpora #M17altxa! pic.twitter.com/vgzp6GGxy5
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) March 17, 2016
Europako bandera kendu dute Europa plazatik goizean goiz. Piketeak antolatu dituzte; "konforntazioa sortzeko, baina baita informazioa zabaltzeko ere". Ikasle Abertzaleek salatu dute ikasle batzuk identifikatu eta miatu dituztela, pankarta bat ere kendu diete. 11:00etan hasi dute manifestazioa Ibaetako campuseko aulatoriotik.
#M17Altxa europako banderarik gabe agertu da europa plaza, gure hezkuntzaren etsaiei kaña! pic.twitter.com/hBxWemodRj
— Ibaetako IA (@Ibaetakoia) March 17, 2016
[m17Altxa! Donostia] Aurrera doa protesta "borroka da bide bakarra" oihu artean pic.twitter.com/LfSC4GRdRn
— Topatu (@topatu_eus) March 17, 2016
[m17Altxa! Donostia] pic.twitter.com/T5hJ3Oo00w
— Topatu (@topatu_eus) March 17, 2016
Gasteizko ikasleek piketeak antolatu dituzte; 8:30ean hasi dira. Ingeniaritza, Magisteritza eta Farmazia fakultateak eta Aularioa ixtea lortu dute, Hara ba!k jakinarazi duenez. Ertzaintza azaldu da, baina ez dira campusean sartu, horretarako baimenik lortu ez dutelako. Hala ere, ikasle talde bat eduki du paretaren aurka, kontrolpean. 12:30ean hasiko dute manifestazioa Andre Mari Zuriaren plazan.
Hasi dira piketeak unibertsitatean. Hainbat langile oldartu zaizkie argazkiak egiten ari zirenei #m17altxagasteiz pic.twitter.com/VPF91PiFQI
— HARA BA! (@hara_ba) March 17, 2016
[m17altxa Gasteiz]Ertzaintza azaldu da, baina ez dute campusean sartzeko baimenik. Hainbat ikasle erretenitu dituzte pic.twitter.com/yeUYAoZrE9
— HARA BA! (@hara_ba) March 17, 2016
Magisteritza eskola ere itxi dute #M17altxa #m17altxagasteiz pic.twitter.com/EtQ6x3Hqda
— HARA BA! (@hara_ba) March 17, 2016
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek goizean goiz hasi dute protesta. Piketeak antolatu dituzte.
Gaur ez da inor sartuko #M17altxa pic.twitter.com/nuYlfwydi3
— Nup-eko IA (@NupekoIA) March 17, 2016
Ikasle Abertzaleek protestak antolatu dituzte, Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu nahian. Horretarako mobilizazioak antolatu dituzte Euskal Herriko hiriburu zein herrietan. Donostian egingo dute lehena, 11:00etan.
Bihar Altxa gaitezen!
— Ikasle Abertzaleak (@IAbertzaleak) March 16, 2016
Hezkuntza parekide,euskaldun, iraultzaile,kritiko... baten alde #M17altxa pic.twitter.com/2o7jDYSeg2
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]
Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]
Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]
Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.
Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]
Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]
EHUko Ibaetako campuseko Hezkuntza Fakultatearen “egoera larria” dela salatzen ari dira bertan irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleak.
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]
2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]
Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.
Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.
Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]
Espainiako Gobernuaren unibertsitate lege berrian Euskal Filologia ezagutza arlo gisa Filologia Hispanikoen barruan jartzeko plana publiko egin zuenean, kontra agertu ziren hainbat banako eta kolektibo, horien artean Euskal Herriko Unibertsitatea bera.