argia.eus
INPRIMATU
Martxan da Kaixomaitia.eus euskarazko kontaketa erotikoen lehiaketaren lehen edizioa
  • Lanak abenduaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dira eta 2021eko urtarrilaren 20an jakinaraziko ditu epaimailak finalisten izen abizenak. Ekitaldi nagusia Otsailaren 14an izango da. 

Jone Markuleta @JMarkuleta 2020ko azaroaren 17a

Kaixomaitia.eus ipuin erotikoen lehiaketa antolatu dute eta abenduaren 21a baino lehen igorri beharko dira testuak. Euskaraz idatziak eta 6.000 eta 20.000 karaktere bitartekoak izan beharko dira kontakizunak. 2021eko urtarrilaren 20an jakinaraziko ditu epaimahaiak finalisten izen-abizenak eta ekitaldi nagusia otsailaren 14an egingo dute.

Kaixomaitia-k hamar urte

Duela hamarkada bat pasa jaio zen Kaixomaitia.eus webgunea, ordutik euskaldunen harremanetarako sare gisa erabili da eta gaur egun, bakarrenetarikoa da berau sustatzen duena. 2015ean sortu zuen blog pertsonala, pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualez hitzketan aritzeko eta kontaketa eta ipuin laburrak ere, bertan biltzen zituen. Bertatik sortu da Kaixomaitia.eus kontaketa erotikoen lehiaketa. Ekimenak Elkar argitaletxearen babesa jaso du.

Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute, Dorleta Kortazar, Antxiñe Mendizabal eta Iñigo Arandia Kaixomaitia.eus-eko kudeatzaileak. Zortzi lan hautatuko ditu hirukoteak eta Kaixomaitia.eus-eko harpidedunak balorazioa jasota, irabazlea izendatuko dute. Zortzi obra sailkatuek 100 euroko opari txartela bereganatuko dute; irabazleak ordea 1.000 euro jasoko ditu, bigarrenak 500 eta hirugarrenak 250.