argia.eus
INPRIMATU
Martxan da Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintza
  • Larunbatean hasi zen ibilaldia herriz herri ibiliko da hilaren 27ra arte. V. Nazioarteko Ekintzari martxoaren 6an emango zaio itxiera Irun eta Hendaia arteko mugan.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 22a
@mugarikgabe

“Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! Resistimos para vivir, marchamos para transformar! / Résistons pour vivre, marchons pour transformer!” du lelo nagusi aurtengo martxak. Ekintzak mugak eta nazioarteko enpresen boterea jarri nahi du auzitan besteak beste, jendarte eredu heteropatriarkal, kolonial eta kapitalista arbuiatuz.

Herriz herri

Larunbatean hasi zen Gipuzkoako Aiztondon aste betez luzatuko den herriz herriko “zapien jasoketa”. Herri eta auzoetan zapi aldarrikatzaileak egin dituzte emakume feministek martxari harrera egiteko. Jada Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban barrena ibili da martxa, eta hilaren 27an amaituko da Miarritzen. V. Nazioarteko Ekintzaren amaiera, aldiz, martxoaren 6an izango da, Irun-Hendaia arteko mugan. Hainbat ekimen prestatu ditu mugimendu feministak egun horretarako.