Eskolak lehentxeago hasita zeuden arren, asteazkenean egin zuten Dantzerti Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolaren irekiera ekitaldi ofiziala. Antzerkiaren eta dantzaren sektoreko aspaldiko aldarrikapena bete da azkenik; hala ere, eskola irekitzeak ez ditu erabat asebete urteetako nahiak. Goi mailako eskola izatea orobat aurrerapausotzat jo arren, kritika ugari jaso ditu proiektuak.
Dantzertiri leporatzen zaizkion gabeziak ondo bildu zituen Nagore Ares Amaya kazetariak Berrian argitaratutako Lehen dantza, gaizki eta presaka erreportajean. Eskolaren kokapena da horietako bat. Lehenik eta behin, berezko egoitzarik ez izatea kritikatu dute askok; gogoan izan behar da Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga musika kontserbatorioaren eraikin berean kokatu dela Dantzerti.
Bilbo eta ez beste hiri bat aukeratzea ere okertzat jo dute sektoreko zenbait ahots esanguratsuk, Oier Araolaza dantza tradizionalean adituak esaterako. Bide batez esateko, dantza tradizionala Dantzertiren curriculumetik kanpo geratu da, eta hori ere ez dute ondo hartu arlo horretan dabiltzanek.
Eskola sortzeko prozesuan parte hartzerako ateak behar bezala ireki ez izana leporatu diote Eusko Jaurlaritzari, halaber, urtetan goi mailako zentro bat egon zedin borrokan aritu diren profesionalek. Eta irakasleak hautatzeko prozedurarekin ere desadostasunak izan dira.
Asteazkeneko irekiera ekitaldian, kritika oldea ondo gogoan zuela seguruenik, “sektoreko profesionalak kontuan hartuta” lan egingo dutela nabarmendu zuen Dantzertiko zuzendari Ekaitz Gonzalezek. “Fin-fin lan egingo dugu, ez dakiguna dakienari galdetuaz eta akatsetatik ikasiaz”, gehitu zuen Gonzalezek, dantzan.eus webgunean argitaratutako kronikan irakur daitekeenez.
Abiapuntuko herrenak gainditzeko arnasa apur bat eskatzen du Dantzertik, eta badirudi arte dramatikoaren euskal sektoreak, kritikak kritika, konfiantza emateko prest dagoela.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.