Martxan da dagoeneko, kultura feminista jaialdiaren XV.edizioa; aurten, “Kutsatu” lelopean arituko dena, abenduaren 14tik 19rarte, Donostiako Tabakaleran.
Plazandreokek antolatuta, beste urte batez, Kultura feministaren jaialdia egiten dabiltza “Kutsatu” lelopean abenduaren 14tik 19ra, Donostiako Tabakalera kultur gunean.
Aurkezpena abenduaren 14an izan zen eta Plazandreok kolektiboko antolatzaile Juana Aranguren, Feministaldiako koordinatzaile Leire San Martin, Maider Zilbeti eta Laura Muelas, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida, eta Tabakalerako kultura zuzendari Clara Monterok eman zuten aurtengo edizioaren berri.
Hala azaldu du San Martinek: “Badakigu ez dela urte erraza izaten ari eta, akaso, horregatik beragatik, ezinbestekoa da feminismoetatik eta sorkuntzetatik, bizigarria izango den beste mundu bat irudikatu eta eraikitzea. Garai distopikoak bizi ditugu. Beraz, guztion artean kutsatzeko beste modu eta substantzia batzuk aldarrikatu nahi ditugu. Kutsatu eta deskutsatu ditzagun pentsamendua eta gorputzak eta ez diezaiogun uko egin utopiak sortzeari”.
Egun bizi dugun egoerari eta errealitateari lotutako egitaraua osatu du antolakuntzak, eta horretarako, pandemia egoerari begira jarri dira hain zuzen ere. 30 sortzaile feministatik gora bilduko dituzte jaialdiaren XV. edizioan.
Astelehen eta asteartean tailerrentzako tartea izango da, eta asteazkenetik hasita, hitzaldi, mahainguru, emanaldi, irakurketa eta abarrek osatuko dute aurtengo edizioa. Besteak beste, hizlari laneta arituko dira, Yayo Herrero, Ana Lauara Alaez, Lidia García, Arrate Hidalgo, Ainhoa Nadia Douhaibi, Ana Amalndoz, Ula Iruretagoiena, Michela Lamedica edota Haizea Barcenilla bezalako pentsalari eta sortzaileak.