Txapelketa otsailaren 3an zen hastekoa, baina "bertsolarien agenda arazoengatik" lehen saioa urtarrilaren 27an egin zen Etxarrin.
"Talde lana da ekimenaren oinarria eta helburu nagusia, elkarte giroko saioetan bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko bestelako aukera eskaintzea, kalitatezkoa eta hurbila", azaldu dute antolatzaileek.
Gutxienez bost partaide ditu talde bakoitzak: hiru bertsolari, gai-jartzaile/aurkezle bat eta taldeko ordezkaria. Hortik aurrera, nahi adina laguntzaile. Horiek, ahal izan den kasuetan, eskualde edo inguru bereko kideekin egin dira. "Halaber, talde lana da bertsolariek saioetan egin beharko dutena, denen artean banatu beharko dituzte egin beharreko ariketak".