argia.eus
INPRIMATU
“Ale gudariok, ustel zaitezte espetxean. Biba Espainia!”
  • Martuteneko euskal preso politikoek ARGIAra igorritako oharrean salatu dute urtezahar gauean ertzain batek beraiei eginiko oihua eta eskertu elkartasun ekimena.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 10a
Euskal preso bat leihora igota.

Hemen oharra osorik:

Abenduak 31. Gaueko 23:30. Martuteneko kartzelan. Bat-batean... musika, eztandak, elkartasun oihuak, maitasuna, festa.

Halako batean, kanpaikadekin... argi urdinak, ostikoak, herritarrak paretaren aurka, bultzakadak, mehatxuak...

Agurtzean ertzainek urte berria opa ziguten:

"Ale gudaris, pudríos en la cárcel. ¡Viva España!"

Beraien gorrotoa zuen musikaz eta maitasunez estali zenuten. Ahaztezina. Jarraitu beharreko eredu zarete.

Biba ipurtargi askatzaileak!

Martuteneko euskal preso politikoak dira: Santi Aragon Iroz, Mikel Arrieta Llopis, Arkaitz Agote Cillero, Joseba Arregi Erostarbe, Karlos Apeztegia Jaka, Javier Atristain Gorosabel, Aitor Esnaola Dorronsoro, Raúl Fuentes Villota, Andoni Goikoetxea Gabirondo, Oskarbi Jauregi Amondarain, Asier Karrera Arenzana, Joanes Larretxea Mendiola, Gorka Lupiañez Mintegi, Iurdan Martitegi Lizaso, Francisco José Ramada Estevez, Mikel San Argimiro Isasa, Yon Troitiño Ciria eta Itsaso Zaldua Iriberri.

Azpiko bideoan ARGIAk eginiko bideo-erreportajea elkartasun ekimen hari buruz: