argia.eus
INPRIMATU
Martintxo Etxauri: “Sare toxikoen aurrean Mastodon dugu alternatiba”
  • Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez osatuta dago. Martintxo Etxauri ‘Txo’ teknologia adituak eman dizkigu xehetasunak Metropoli Forala saioan.

     

Euskalerria irratia @fm983irratia Pello Argiñarena 2025eko urtarrilaren 29a

Mastondonen badira instantzia zenbait euskaraz: mastodon.eus, mastodon.jalgi.eus eta tkm.eus. Aurrerantzean, Euskalerria Irratiaren dialeko zein webguneko informazioa Mastodon sare sozialean ere segitu ahalko da, Tokikom plataformak martxan jarri duen tkm.eus zerbitzariaren bitartez. Mastodon erabiltzaileek @euskalerriairratia@tkm.eus kontuaren bidez jarraitu ahalko dute gure edukia.