Lehenbizi isolamendu zigorra jarri zioten Adur Ramirezi, ekainaren 3an elkartasuna erakutsi zion martxari eskerrak emateagatik. Leihotik egin zien oihu: “Eskerrik asko!”. Hamaika eguneko isolamendu zigorra ezarri diote horregatik.
Adur Martinez de Alda iaz Altsasun bi guardia zibilekin izandako liskarraren ondorioz auziperatuetako bederatzi gazteetako bat da. Hiruk espetxean jarraitzen dute: isolamendu zigorraz gain, Aranjuezeko espetxera eraman dute Martinez de Alda; Oihan Arnaiz Navalcarneroko espetxera. Jokin Unamuno Soto del Realen utzi dute.
Presoez gain, sakabanaketak gazteen gurasoei ere eragiten die, orain familia bakoitzak espetxe batera joan beharko duelako. Egoera hau salatzeko iragan larunbatean 2.500 pertsonak manifestazioa egin zuten Altsasun.
Gazteen senideek egoera hau ulertezintzat jo dute eta mendekuarekin lotu gertatzen ari dena, “mehatxu eta zigor zurrunbilo honen atzean ez dago sendotasunik”.
Duela bi aste, Espainiako Auzitegi Gorenak terrorismo delitutzat jo zituen Altsasuko liskarrak eta, beraz, gertaerak Auzitegi Gorenean epaitu behar direla ebatzi zuen, Nafarroako Lurralde Auzitegiak Nafarroan epaitzeko egindako eskaria atzera botaz.
Ekainaren 14an zazpi hilabete beteko dira espetxeratu zituztenetik eta herri mural bat sortuko dute Altsasuko Iortia Plazan 19:00tatik aurrera.