argia.eus
INPRIMATU
Martin Villak Argentinako Servini epailearen aurrean deklaratuko du
  • Epaile argentinarrak deklaratzera deitu berriz, eta Martin Villak berak Argentinara joango dela iragarri du. Irailean izango da hori, eta 1976an polizia operazio batek Gasteizen eragindako bost heriotzen inguruan erantzungo beharko du Martin Villak. Duela gutxi, persona non-grata izendatu zuen Arrasateko udalbatzak, besteak beste, herrian eragindako lau erailketaren arduradun izateagatik.

Goiena @goiena Xabi Gorostidi 2019ko martxoaren 29a

2014an Martin Villa atxilotzeko agindua eman zuen kriminalitate arloko Buenos Aireseko epaitegiak, baina 2015eko martxoaren 13an, Espainiako ministro kontseiluak estradizio eskaria ukatu zuen. 2016an espaniar justiziak ukatu egin Espainiatik, distantziara, deklaratzeko erregu eskaera. Gobernuak edo justiziak deklaratze saiakerak ukatu arren, Martin Villak beti adierazi du deklaratzeko nahia, bere aurka egindako akusazioetan errugabe dela frogatzeko. 

Albiste hau Goienak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.