argia.eus
INPRIMATU
Martin Villa eta polizia buruen kontrako kereila jarri du 78ko San Ferminak Gogoan plataformak
  • 1978ko uztailaren 8an gertatutakoa estatuaren krimena izan zela azpimarratu dute SF78 Gogoan plataformako kideek, aurretiaz ongi antolatutako estatu krimena.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko urtarrilaren 23a

Rodolfo Martin Villa, garaiko Espainiako Barne ministroa, polizi agintari eta publikoen kontrako kereila aurkeztu dute Nafarroako Auzitegian, behingoz egia, erreparazioa eta justizia lortzeko asmoarekin.

78ko Sanferminak Gogoan elkarteaz gain beste bost norbanakok egin dute bat kereilarekin. Tartean da Fermin Rodriguez poliziak eraildako German Rodriguezen anaia eta Fermin Ilundain poliziak zaurituetako bat.

Kereila Iruñeko Udalak bultzatutako egiaren batzordeak gomendatuta aurkeztu dute.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziarekin ekarri dugu ARGIAra.