argia.eus
INPRIMATU
Martin Villa barne ministro frankista pertsona “non grata” izendatu du Gasteizko Udalak
  • Ostiralean Gasteizko udalbatzak onartu du Frankismoaren aurkako plataformak sustatutako mozioa, EAJ, EH Bildu, Podemos eta Irabaziren aldeko bozekin. PP eta PSE-EE kontra azaldu dira. 1976ko martxoaren hiruko sarraskiaren arduradun politikoetako bat da Rodolfo Martin Villa.

Axier Lopez @axierL 2019ko otsailaren 22a
"Martin Villa epaitu" kanpainaren irudia

Gasteizko Udalak onartutako mozioak lau eskaera barnebiltzen ditu:

1. Udalak Espainiako Gobernuari eskatuko dio 2015eko martxoaren 13ko ministro kontseiluak onartutako akordioa, eta horrela, Martin Villa Argentinara estraditatzeko eskaera onartzea eta tramitatzea.

2.- Frankismoan eta "Trantsizio delakoan" gizateriaren aurka egindako krimenak Espainiako epaitegiek ikertu eta arduradunak epaitu ditzaten eskatzea. Bereziki, Martin Villak ardurak izan zitzakeen kasuak.

3. Martin Villa Gasteizen pertsona "non grata" izendatzea.

4.- Akordio hau helaraztea Espainiako Justizia ministerioari, Auzitegi Nazionaleko presidenteari, Auzitegi Goreneko presidenteari, Estatuko Fiskaltzari eta kasua ikertu duen Argentinako epaitegiari.

"Martin Villa epaitu!" kanpaina

Martin Villaren inpunitatea salatzeko kanpaina abiatu zuten urtarrilean Espainiako Estatuko 30 talde memorialistak, tartean Euskal Herrikoak.