argia.eus
INPRIMATU
Marta Rovira ez da Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztu eta erbestera doala iragarri du
  • Marta Rovira ERCko buruak jakinarazi du ez duela epailearen aurrean deklaratuko eta atzerrira doala. Gaur du hitzordua Llanera epailearen aurren deklaratzekoa urriaren 1eko erreferumaren harira.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 23a
Marta Rovira ERCko kidea ere erbersteratu egingo da.

ERCko militanteei zuzendutako mezu batean iragarri du erabakia. Bide "zaila eta gogorra" izango dela jakitun, ez dela aske sentituko nabarmendu du. Mezuan bere alaba aipatu du eta adierazi du ama gisa jarduteko askatasuna hartutako erabakiak soilik ahalbideratzen diola , iturri kalatanek jaso duenez. Indarra eskatu du, eta Kataluniako Errepublikaren aldeko aldarriarekin amaitu du oharra. Atzo egin zion uko diputatu karguari.

Goizeko 10:30etan zuen hitzordua Rovirak Llarena epailearen aurrean deklaratzeko. Jordi Turullek, Josep Rullek, Carme Forcadellek, Raül Romevak eta Dolors Bassak ere ordu bererako zeuden deituta. Forcadell, Bassa eta Romeva izan dira Auzitegi Gorenera iristen lehenak eta kanpoan bildu diren herritarren babesa jaso dute. Rovirak bezala, Forcadellek eta Bassak atzo egin zieten uko euren diputatu karguei.

Hemen duzue Marta Rovirak idatzi duen eskutitza.

Albistea osatzen ari gara.