argia.eus
INPRIMATU
Marsellako McDonald´s bateko langileek jatetxea okupatu dute janaria behar duen jendearen artean banatzeko
  • Marsellako Saint-Barthélemy auzoa, hiriaren iparraldean, hiriko eremu pobreenen artean dago. Bertan langabezia tasa %25,5ekoa da, eta biztanleriaren %39a pobrezian bizi da. Hori horrela, iparraldeko auzoetako hainbat talde janaria banatzen hasi dira, baita McDonald’seko langileak ere, jabeen onespenik gabe.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko apirilaren 16a
Sanit-Bethélemyko McDonald´sa. Argazkia: En24 News.

Familia ugari daude hiriko iparraldean jatekorik ez dutenak, eta janari paketeak banatzen dabiltza auzoetako eragileak. Eskaria nabarmen hazi da: joan den astean 50 izan ziren banandutako paketeak, oraingoan ia 400era igo dira. Gizarte zerbitzuak ere lanez lepo daude eta erabiltzaile asko auzoetako eragileengana bideratu dituzte.

Horren erdian, Saint-Barthélemy auzoko McDonald´s jatetxeko langileek jatetxeko instalazioak erabiltzea erabaki dute, zer jan ez duten familia horiei janaria eman ahal izateko. “McDonald’s Frantziaren onespena izatea gustatuko litzaiguke, baina beren jarrera mantentzen dute, ezezkoa”, dio Ralph Blindauer jatetxeko langileen abokatuak.

Enpresak, jatetxeak lehenbailehen zabaltzeko asmoa erakutsi du, etxez-etxeko eta eramateko zerbitzua eskaintzeko. Langileak kexu dira, segurtasun baldintzak betetzea zaila ikusten dutelako, eta horrez gain, maskarak osasun-langileentzat izan behar direla uste dutelako.

Ekaintzaileak McDonalds aurrean.