ISISek agiri baten bidez bereganatu du Marseillako Saint-Charles tren geltokiaren inguruan bi emakume hil dituen erasoaren ardura. Gizon batek labanez eraso zien bi emakumeei igandean, arratsaldeko ordubiak aldera; lekukoen arabera, erasotzaileak "Allahu Akbar" (Ala handia da) oihukatu zuen.
Emakume bati lepoa ebaki eta besteari labana urdailean sartu zion hiltzaileak. Azkenik, inguruan zebilen soldadu batek hil zuen tiroz; nonbait, soldaduari ere eraso zion, emakumeak hil eta gero. Erasotzailea, bakarrik zegen 30 urte inguruko gizona, "Estatu Islamikoko soldadua" dela adierazi du ISISek.