Gasteizko alkateak lege ekimen herritar bat bultzatuko duela iragarri du, hainbat kolektibori Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) ukatzeko bere proposamena Eusko Legebiltzarrera iritsi dadin.
Egoitza-baimenik gabeko etorkinei eta EAEn erroldatuta hamar urte baino gutxiago daramatzaten herritarrei (kanpotar nahiz espainiarrei), besteak beste, DBE jasotzeko eskubidea ukatzea proposatu zuen alkateak joan den astean.
Orain, proposamen hori Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu ahal izateko sinadura bilketari ekin nahi dio. 30.000 sinadura bildu beharko lituzke gutxienez, legebiltzarrean gaiaz eztabaidatu ahal izateko.
EAEko Fiskaltza Maroto ikertzen ari da lehendik ere, marokoarren eta aljeriarren inguruan egindako adierazpenak direla-eta.