argia.eus
INPRIMATU
Marotok epailearen aurrean deklaratu du eta ez dauka asmorik barkamena eskatzeko
Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko azaroaren 13a
Marotok behin eta berriz esan du ez diela barkamenik eskatuko etorkinen kolektiboei. (Argazkia: Europa Press).

"Amorrua sustatzea" leporatzen dio SOS Arrazakeriak Marotori, eta etorkinen eskubideen eta duintasunaren aurka egitea. Hori dela eta, ostegunean Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiaren aurrean izan da.

Berriak jaso duenez, Marotok esan du ez diela barkamenik eskatuko etorkinen kolektiboei, eta ez duela “atzerapausorik emango” diru sarrerak bermatzeko errentaren aldaketei dagokienean.