PPko kide Javier Marotok eta Alfonso Alonsok azalpenak eman beharko dituzte Gasteizko Udalak 2007an Gonzalo Anton enpresariari alokatutako bi lokalengatik.
Alonso zen Gasteizko alkate orduan eta egun alkatea den Maroto, berriz, Ogasun zinegotzia. Bi alokairuak ikertu zituen batzorde batek ondorioztatu zuen “interes orokorraren kontra” sinatu zirela akordioak.
Horregatik, Espainiako Estatuko Kontu Auzitegiak 440.000 euro inguru eskatzen dizkie Alonsori, Marotori eta Gasteizko Udalean zinegotzi izandako beste lau laguni, irregulartasunak eta atzerapen interesak kontuan hartuta.
Udalak hirukoitza ordaindu al du?
Duela zortzi urte Udalak Gonzalo Anton enpresari eta Alaveseko presidente ohiari bulego batzuk alokatu zizkion. Sei milioi euro ordaindu zizkioten Antoni.
Alokairuarengatik ordaindutakoaz aparte, 1,5 milioi euro ere ordaindu zituen Gasteizko Udalak bulegoetan egin ziren obretan.
EFE agentziak eskuratu duen Kontu Auzitegiaren barne dokumentu baten arabera, gehiegizko prezioa zen hori, urtebete lehenago, Antonek berak lokala erosi zuenean, 2,7 milioi pagatu baitzituen. Alegia, prezio horren ia hirukoitza ordaindu zuten agintari gasteiztarrek.
Gainera, Alonsok eta Antonek sinatutako alokairu kontratua 20 urterako blindatuta dago. Eteten baldin bada enpresariak 20 urte horien alokairua kobratzeko eskubidea izango luke Pedro Gorospek El Paísen idatzi duenaren arabera.
Merkatuko prezioetatik at adostu al zuten?
Operazioa susmagarria bihurtu zen kontratua sinatu baino hilabete lehenago. Antonek Udalari idatzi zion, adieraziz Ogasun sailetik jaso zuen proposamena ez zela aurretik adostutakoa –hilean 18.500 euro kobratu nahi zituen enpresariak, BEZ zerga alde batera utzita; udal teknikariek 10.100 baino gehiago ez ordaintzeko aholkatu zuten–.
Azkenean Udalak zera egin zuen: 12.500 euroko hileroko kuotak ezarri, teknikarien aholkuetara hurbiltzeko; eta urtero Kontsumorako Prezioen Indizearen hazkundea baino %9 gehiago ordaintzea programatu, hartara sei milioira iritsi ahal izateko.
Alonso ez da zitaziora joango
PPren iturriak aipatuz EFE agentziak aurreratu duenez, Gasteizko alkate ohia –egun Espainiako Osasun ministroa– ez da joango Kontu Auzitegiak martxoaren 5erako egin dion zitaziora. Bere ordez, abokatu bat bidaliko du.
EITBk jaso dituen adierazpenetan, Nerea Llanos EAEko PPko idazkari nagusiak adierazi du ez daukala “inolako dudarik” Alonsok eta bere taldeko kide izandakoek “beharrezko” azalpenak emango dituztela.
Informazio gehiago:
Arabako erakunde publikoei lotuta atzeman diren balizko ustelkeria kasuak eta gestio desegokiak bildu ditu Adi elkarteak.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Jaime Gómez-Obregón ingeniariak oso tresna baliagarria sortu du Jaurlaritzaren diru publikoaren erabileraz gehiago jakiteko. 2018tik 2022ra erakunde horrek hedabideen artean banatu dituen publizitate kanpaina guztien datuak prozesatu, aletu eta era ulergarrian... [+]
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
Euskarazko hedabideei euskara sustatzeagatik legez dagokien dirulaguntzak Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen luze aritu da Hekimen, Euskal Hedabideen Elkartea. Baina euskarazko komunikabideentzat lortutako dirulaguntza nahikoa ez den bitartean sektorea egonkortzeko, 6 milioi... [+]
Donostiako udalbatzak legegintzaldiko azken ikasturteari hasiera ematen dioten ondasunen aitorpena aurkeztu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Donostiako alkateak eta zinegotziek adierazi dute 24 etxebizitza dituztela –jabetzan edo partekatutako titulartasunean–, 9... [+]
Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.
Xabier Cuellar 2011tik da Trapagarango alkate, eta agintean izan den hamar urteotan "justifikatu gabeko otordu, edari eta joan-etorrietan" 38.930 euro xahutu dituela salatu du EH Bilduk.
Gasteizko Desamparados jantoki soziala itxi ostean, handitu egin da Udalaren ardurapean dagoen Arquilloseko jankideen kopurua, 30etik 50era. Antzeko zerbitzua eskaintzeko langile gehiago eskatzen dizkie Udalak azpikontratei, baina Arquillosen ez du langile gehiago jarri, ESK... [+]
Jaurlaritzako Ingurumen sailak 2016ko apirilaren 11ko ebazpenaren bidez, aldaketa batzuk egin zizkion erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuari. Ebazpen hori ez dago publiko eginda buletin ofizialetan. ARGIAk egin du publiko herritarren eskura egon dadin.
Anerreka Ingurumen Elkarteak Jaurlaritzako Ingurumena sailari eskatu dio Donostiako erraustegiak orain arte airera isuri dituen gai kutsakorren kopuruari buruzko datuak eman diezazkiola eta orain arte ez du inolako erantzunik jaso. Erraustegiak Ingurumen Baimen Bateratua... [+]
Astearte honetan publiko egin due ohar baten bidez, Osakidetzak aitortu du COVID-19 positiboak zenbatzeko orain arte erabili dituen neurketa-irizpideak aldatu egingo dituela. Antigeno-testen bidez lortutako positiboak ez ziren zenbatzen eta ospitaleratze-datuetan ere, benetako... [+]
Bilboko Radio Popularri egindako adierazpenetan, Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak azaldu du “higadura eta eskari pertsonalak” izan direla bi sailburuak euren postuetatik kentzeko arrazoiak.
Kapital txinatarraren esku dagoen Urbaser enpresak esleipen publiko berri bat lortu du Gipuzkoan: Donostiako bizikleten alokairu publikoa kontrolatuko du hemendik aurrera. Enpresa bera da Zubietako erraustegiaren onuradun nagusienetakoa.
Bilboko Udalak baimena eman du Arte Ederren Museoaren obrak geurtz has daitezen. Berrikuntza proiektua Norman Fosterrek egin du eta honen bazkide bat (Luis Fernandez-Galiano) egon zen adjudikazio publikoa erabaki zuen epaimahaian.
Europar Batasuneko Kontu Auzitegiak astearte honetan ohartarazi duenez, Espainiako Estatuak "gutxienez hogei urtez" itsas eta lurreko bideen menpe jarraituko du merkantzien mugaz gaindiko garraiorako, Europako trenbide sarearen oinarrizko interkonexioen garapenean... [+]