argia.eus
INPRIMATU
Maroto alkate izan ez dadin “alderdikerien gainetik” jarduteko eskatu dute hainbat pertsona ezagunek
  • Blanca Urgell (Patxi Lopezen Jaurlaritzan Kultura sailburu izandakoa), Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohia (EAJ) eta Joseba Azkarraga EAEko Justizia sailburu ohia (EA) daude, besteak beste, ekimenaren atzean.

ARGIA @argia 2015eko ekainaren 02a
Maroto alkatetzatik kentzeko bildu dira joera politiko ugaritako pertsonak (argazkia: Gasteiz Hoy).

Hala Bedi irratiak informatu duenez, maiatzaren 24tik Gasteizko Udalean ordezkatuta dauden gainerako formazio politikoetako ordezkariei eskatu diete "alderdien interesen gainetik", jarduneko alkatearen ekintzen eta mezuen aurrean azaldu duten jarrererekiko koherentzian, "bidezko erabakiak" har ditzatela eta "behar den moduan" joka dezatela.

Blanca Urgellek denen izenean esan situen hitzak jaso ditu Hala Bedik.