argia.eus
INPRIMATU
Marokoko erregeak Rifeko Hirak mugimenduko 188 kide indultatu ditu, liderrak kartzelan utziz
  • Azken bi urteetan Rifeko iparraldean izandako matxinadan parte hartzeagatik kartzelan zeuden zenbait preso indultatu ditu Mohamed VI. erregeak. Nolanahi ere, Naser Zafzafi eta mugimenduko beste pertsona ezagun batzuk ez daude indultatuen artean.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 22a
Rif eskualdeko protestek milaka herritar atera zituzten kalera.

Bi eta hiru urte bitarteko kartzela zigorretara kondenatu zituzten preso hauek eta Casablancako, Alhucemetako, Taunateko eta Fezeko espetxeetan daude.

Asteazkenean da ahariaren jai-musulmana eta egun horrekin bat eginez, urtero hainbat preso komun indultatzen dituzte.

Guztira 800 lagun baino gehiago epaitu zituzten matxinadan parte hartzeagatik, tartean 188 adingabe. Egun 400 preso baino gehiago daude espetxean.