argia.eus
INPRIMATU
Marokoko armadak saharar bat hil eta beste bat zauritu du
  • Pasa den larunbatean Brahim Budda Ould Taher izeneko sahararra hil du Marokoko armadak. Mendebaldeko Saharako iturriei erreferentzia eginez Rebelión guneak jaso du albistea. Autoan zihoala, bere kontra tiro egin eta baletako batek buruan jo ostean hil egin zuen. Berarekin zegoen Mohamed Labeid Tawni laguna zauriturik atera zen erasotik.

Judith Perez @judyjudd 2014ko uztailaren 14a
Brahim Budda sahararra hil du Marokoko armadak (argazkia: Equipe Media)

Hildakoaren familiak salatu du okupazio armadak gorpua 150 kilometrotara bota zuela, hilketaren erantzukizuna saihestu nahian. Gainera, Saharako herritarren kontrako erasoekin jarraitu zuten.

Brahim Buddaren gorpua eraman zuten ospitalearen kanpoaldean bere senideak eta herritar sahararrak bildu ziren. Hilketa gaitzetsi eta independentziaren aldeko oihuak egin zituzten.