argia.eus
INPRIMATU
Marokok Espainiarekiko muga zaintzeari utzi dio Fronte Polisarioko burua Logroñon artatu zutelako
  • 5.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu dute Marokotik Espainiaren kolonia den Ceutarako muga eta horietatik herena adin txikikoak dira. Sahararen askapenaren aldeko Fronte Polisarioaren buru Brahim Ghali Logroñoko (Espainia) erietxe batean artatu zutelako zabaldu bide du mugaren bere aldea Marokok. Espainiako polizia Ceutara iritsitakoak kanporatzen ari da: dagoeneko 1.500dik gora ditu bidaliak.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 18a

Fronte Polisarioko buru Brahim Ghali apirilaren bukaeran joan zen Espainiara eta Logroñoko erietxe batean artatu zuten. Marokok oraingoz onartu ez badu ere, uste da horri emandako erantzuna dela maiatzaren 17 gauean egindakoa: Espainiako kolonia den Ceutarekiko muga lasaitu du. Ondorioz, milaka lagunek zeharkatu du muga: gehienek igerian eta askok oinez. Gehienak Ceutako hondartzan eta kanpoaldeko industria gunean greratu dira, oso gutxi dira hirira sartu direnak.

Espainiako Gobernuaren helburua Ceutara iritsitakoak "ahalik azkarren" bidaltzea da eta dagoeneko 1.500 pertsonatik gora kanporatu dituzte. 150 polizia eta 50 guardia zibil bidaliko dituzte Ceutara.