argia.eus
INPRIMATU
Markel Olanok (EAJ) Eibarren esan du Oñati zikin dagoela: egia ala gezurra?
  • Eusko Alderdi Jeltzalearen hautagaiek larunbatean, maiatzak 18, Eibarren eskaini zuten mitinean Markel Olano diputatu nagusigaiak esan zuen: "Oñati zikina dago... bai zikina dagoela Oñati". Eta hainbat erreakzio piztu ditu sare sozialetan: benetan Oñati (EHBilduren udal gobernuarekin) zikin dago? Zikinago Eibar bera baino?

Zero Zabor @zero_zabor 2019ko maiatzaren 20a
Markel Olano Eibarko mitinean hizlari. (Argazkia: EAJ)

Markel Olanoren hitzek sorrarazi dituzten erantzunen artean, Oñati Zero Zabor elkarteak bi herrien alderaketa eginez egin dio arrapostu: "Eibarrek pertsonako eta urteko iaz bertan 209 kilo zabor nahasi sortu zuen eta, aldiz, Oñati aitzindarietakoa da 73 sortuz".

Oñati izan zen, Usurbil, Hernani, Antzuola eta Oiartzunen ondoren, hondakinak Atez Ate biltzen hasi zen lehen udalerrietako bat eta gaur egun ere berak ematen ditu Gipuzkoako emaitzik onenetakoak. Eibar berriz, Debabarrena mankomunitatearen barruan, iaz hasi zen gaikako bilketa egiten baina ez du lortu Gipuzkoan hondakinen bilketan "azken-putz" dabiltzan herrien artetik ateratzerik, PSEk eta EAJk betidanik kontrolatu duten Debabarrena bezala.

Bestalde, Oñati izan da kale garbiketa multinazional pribatu bati kendu –zehazki FCCri– eta berriro munizipalizatu duten udalerri bakarretakoa. Gauza bera egingo zuen gero Hernaniko udalak. Orain Oñati Zero Zaborrek Markel Olanori aurpegiratu dio munizipalizazio arrakastatsu horren emaitzak zikindu nahi izatea, alegia, udalari diru gutxiago kostatzeaz gain lortu dutela hiru lanpostu berri sortzea eta makinaria berria erostea kaleen garbiketarako. "Zerk molestatzen du Olano? Badirudi FCC ez den edozer, zerbitzu hobea eskaini, gehiago birziklatu eta lanpostu gehiago sortzea den edozerk molestatzen duela, bere interesa delako FCCrentzako gauzak ondo joatea".

 

 

Análisis de las palabras de Markel Olano sobre Oñati

Markel Olano (PNV) va a Oñati a decir que "está sucio". Después va a Eibar a decir que... "Oñati está sucio". Vamos a analizar un poco Oñati y Eibar: ➡Empecemos por condiciones socioeconómicas. Porque claro, de esto no puede hablar Markel Olano, que le sale mal: De los pueblos gipuzkoanos de entre 10.000 y 40.000 habitantes Eibar tiene la mayor tasa de paro (11,86%) y Oñati la menor (5,82%). A 2016, la renta personal total era de 25.336€ para Oñati y de 22.937€ para Eibar. Una diferencia sustancial, no? ➡Vamos con el hueso, que es limpieza: Eibar genera 209 kilos de basura por persona y año. Oñati, municipio puntero en reciclaje, "solo" 73. Y qué es lo que le molesta a Markel Olano? Pues lo más importante: hasta 2016 la gestión municipal de la limpieza la hacía FCC, esa empresa mafiosa. Contaba con 8 trabajadorxs y una barredora, y el servicio costaba 567.311,67€ al año Oñati decidió remunicipalizar este servicio. Resultado: el primer año, manteniendo la plantilla, el servicio costó 402.627,85€. Se decidió contratar a 3 personas más, comprar otra barredora, un camión y una máquina de limpieza a presión. Oñati, con un servicio mejor, gasta 6.000€ menos al año en limpieza municipal. Y ahí es donde está el quid de la cuestión: todo lo que no sea FCC, todo lo que sea ofrecer un servicio mejor, reciclar más y crear más puestos de trabajo solo puede molestar a quien tenga intereses en que a FCC le vaya bien, no? Por Galder González: https://twitter.com/theklaneh/status/1130008162453610501?s=19

Posted by Gipuzkoa errausgailurik gabe on Sunday, May 19, 2019