argia.eus
INPRIMATU
Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak
  • Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.

Irutxuloko Hitza @irutxulo Xalba Ramirez @xalbaram 2024ko urriaren 03a
Marisol Iparragirre Auzitegi Nazionaleko epaiketa batean. EITB

Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Marixol Iparraguirre euskal presoaren kontrako auzia. ETAko buru zelakoan, 1997ko uztailean, Miguel Angel Blanco, Ermuko (Bizkaia) PPko zinegotzia, bahitu eta hiltzearen ardura egotzi nahi zioten, ordea, orain, gertakariak preskribatuta daudela iritzita, kasua artxibatu egin dute.

Auto batean, magistratuek Iparragirreren defentsaren errekurtsoa onartu dute. Fiskaltzak bat egin du errekurtsoarekin, eta uste zuen delitua egin zenetik (1997ko uztailaren 13a) Iparragirreren aurkako kereila jarri zen arte (2022ko otsailaren 6a) ia 25 urte igaro zirela, preskripzio epea 20 urtekoa zenean.

Kausa berean zegoen Mikel Albisu donostiarra eta Josetxo Arizkuren eta Iñaki Gracia nafarrak, eta oraindik ikusteko dago ea azken hauentzat ere “preskribatutzat” jotzen den auzia.