argia.eus
INPRIMATU
Mariupoleko portuaren kontrola lortzeko borrokak indartu dira
  • Informazio iturri batzuen arabera, Errusiako armadak eta Donetsk Herri Errepublikako miliziek portuaren %70aren kontrola hartu dute. 

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko apirilaren 09a

Errusiako armada eta Donetsk Herri Errepublikako miliziak Mariupoleko gero eta barruti gehiagoren kontrola hartzen ari dira; Ukrainako indarrak hiriaren erdigunean, portuan eta Azovstal metalurgia lantegian daude batez ere, baina Errusiaren aldeko indarrak gero eta gertuago daude.

Informazio iturri batzuen arabera, Errusiako armadak eta aliatuek portuaren %70aren kontrola hartu dute; hala adierazi du Semion Pegov kazetari errusiarrak, WarGonzo gisa ezaguna.