argia.eus
INPRIMATU
Mariupol hiria kontrolatzeko borrokak gogortzen ari dira
  • Errusiako armada eta Donetsk Herri Errepublikako miliziak gero eta barruti gehiagoren kontrola dute, eta portuaren inguruan borrokak gogortzen ari dira.

Iñaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko apirilaren 06a
Argazkia: Revista Ejércitos.

Ukrainako inbasioaren lehen asteetatik Donetskeko Mariupol hiria setiatuta egon da: portu-hiriaren kanpoaldean dago Errusiako armada, eta Ukrainako indarrak, Azov eta bestelako batalioiak gehienbat, hirian daude, nahiz eta Errusiako armadak hiriaren gero eta barruti gehiagoren kontrola hartu duen.

Portu-hiri hau oso garrantzitsua da, eta Ukrainako indarrek hiriaren erdigunearen eta portuaren kontrola dute oraindik. Hala ere, borrokak indartzen ari dira, eta Zvezda kateak dio ekialdeko barrutiaren kontrola hartu duela gaur Errusiak.

Bestalde, Mariupoleko portuaren ondoan, tren baten bagoi batek sua hartu du gaur, eta Errusiako armadak oraindik ukrainarren esku dagoen Azovstal metalurgia lantegiari egin dio eraso; Europako metalurgia lantegi handiena da. Revista Ejércitos aldizkariaren arabera, Errusiako armada Mariupolen autropropultsatutako 240 milimetroko 2S4 Tyulpan morteroak ari da erabiltzen, 130 kiloko proiektilak jaurtiz.

Jarraian, Azovstal lantegira jaurtitako misilen eta Mariupoleko portuko borrokak, Revista Ejércitosen eskutik: