Etxebarrieta Memoria Elkarteak 97.0 FM irratiaren laguntzaz uhinetan emititzen duen bigarren saioa da hau. Gaurkoan Marisol Mujikarengana hurbilduko dira bere heriotzaren 30. urteurrenean.
Marisol Mujika nor izan zen eta hark utzitako ekarpenari erreparatu diote musikaren laguntzaz. Iñaki Egaña historialariari elkarrizketa oso interesgarria egin diote. Ordu erdiko saioan, 1991ko testuinguruaz, Marisolen bizitzaz eta Iraultza taldearen printza batzuk aurkituko ditugu. Memoria ariketa beharrezkoa, Bilbon bizitako emakume honen inguruan.
Lotura honetan duzue entzungai: