argia.eus
INPRIMATU
Kutxabankeko presidente Mario Fernandezek dimititu egin du
  • Fernandezek ostegun goizean aurkeztu du dimisioa Kutxabanken administrazio kontseiluko bileran. Gregorio Villalabeitia, BBVAko zuzendari orokor ohia izango da presidente berria.

ARGIA @argia 2014ko azaroaren 27a
Mario Fernandez, artxiboko irudi batean.

Fernandezek EAJrekin izandako desadostasunak dira, El Correoren arabera, dimisioa eragin dutenak. Finantza erakundearen etorkizuneko estrategia eta kapital pribatuaren sarrera leudeke, Vocento taldeko egunkariak argitaratu duenez, desadostasun horien muinean.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak adierazi duenez, Mario Fernandezek uztailean adierazi zien Kutxabanken Presidentzia uzteko asmoa.