argia.eus
INPRIMATU
Marijane Minaberri eta Piarres Xarriton Sarako Idazleen Biltzarrean omenduak
  • Igandean hasi zen 34. Sarako Idazleen Biltzarra, espero baino jende gutxiago izan zen, gaur berriz, jendea hurbildu da poliki. Eguerdian, hil berri Marijane Minaberri eta Piarres Xarriton idazleak omenduak izan dira.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko apirilaren 18a
Sara herrian izaten da idazleen eta argitaletxeen urteko hitzordua, irudian atzoko une bat. Idazleen Biltzarraren atzoko irudi bat. Argazkia: E.St.-G

Arratsaldeko 14:30etan, Idazleen hitzaldia izanen da. Bankako Katixa Dolhare idazleen ondoan, Maddi Zubeldia eta Mikel Iribarren eseriko dira Deserria haurtzaro eta Basaburuko altxorrak liburu berriei buruz mintzatzeko. Michel Mendiburu (Lapurdi 1609 elkarteko kidea) Senpereko bertsulari eta ditxolarien omenez lanaren karietara ari da mahai beraren inguruan.

17:00eta, berriz, Maialen Sanchezen gidaritzapean, Marko marrazkilaria, Lucile Placin, Zigor eta France Favard sortzaileak mintzatuko dira mahai-inguruan.

149 idazleen lanak dira aurten Saran, horietako asko berriak. Lan horien sortzaile anitz aritu dira bertan goiz partean, argitaletxeetako arduradunek lagundurik.