Kalamuak duen THC osagaiak zelula minbizi-eragileak beren buruaz beste egitera bultzatzen dituela frogatu du Cristina Sanchez Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko biokimika molekularreko ikertzaileak. Kanabisaren eratorriek tumore mota guztiei eragiten dietela azaldu du.
Sanchezek hamabost urte daramatza kanabisaren eratorriak aztertzen, eta hamar urte horiek zelula minbizi-eragileetan duten eragina ikertzen. Frogatu du THCak zelulak apoptosis izeneko “suizidio garbia” egiteko programatzen dituela. Hau da, gaixo dauden zelulei eragiten dio marihuanaren osagai nagusiak osasuntsuak kanpoan utziz. Ikertzaileak azaldu duenez, kanabisaren eratorriek modu konplexuan funtzionatzen dute pertsonengan, eta besteak beste zelula minbizi-eragileek bizirauteko beharrezko dituzten prozesuetan eragiten dute.
1998an argitaratu zuen lehen ikerketa THCak zelula minbizi-eragileetan dituen ondorioez. Horren ostean, hainbat taldek jarraitu dute ikerketa ildo bera. Momentuz saguekin baino ezin izan dute frogatu zientifikoki, baina zelula-hazkuntzetan ere erantzun ona izan du ikerketak. Erresuma Batuan hasi berri dira pertsonekin frogak egiten.
Marihuanak dituen efektu psikotropikoek oztopatzen dute egun pertsonekin froga zientifikoak egitea. Hala ere, Sanchezek uste du medikuntzan prestatzen ari direla kanabisak minbiziaren tratamenduan izan ditzakeen ondorioak ikertzen hasteko. Gobernuek ikerketak subentzionatu, eta aldi berean kalamuaren aurka egitea inkongruentea ez den galdetuta, Sanchezek argi adierazi du ezin dela nahasi kalamuaren erabilera ludikoa, medikuntzan duenarekin.
Espainiako Minbiziaren Institutuak (INC) baieztatu du kanabisaren eratorriek, zehazki cannabidiolak, kimioterapiaren eraginkortasuna handitu eta zelula minbizi-eragileak hiltzea areagotu dezakeela. AEBetako Gobernuaren Minbiziaren Institutu Nazionalak (NIC) eta Ameriketako Minbiziaren Erakundeak (ACS) ere baieztatu dute kanabisaren eratorrien ondorio onuragarriak dituztela. Egun, AEBtako hainbat estatutan legazkoa da kalamuaren erabilera terapeutikoa, eta Coloradoko eta Washingtoneko estatuetan erabilera ludikoa legeztatu berri dute.
Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]
Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]
“Minbizia. Mediku bat zuri begira hitz hori ahoskatzen entzuten duzunean amildegi bat zabaltzen zaizu erraietan. Aldakek dar-dar eta aldaketarako indar falta”. Izan Iñurri elkarteko kideak horrelaxe hasten dira definitzen gero eta ohikoagoa den gaixotasunak... [+]
Urtarriletik hona ia 13.500 pertsonek egin dute proba Nafarroan, eta proba egin dutenen %95ak etxean egin du.
Genero-arrakalak zuzenean eragiten du emakumeek minbizia izateko arrisku-faktoreak saihesteko aukeretan eta oztopatu egiten du diagnosi egokia eta kalitatezko arreta izatea. Ondorio hori atera du The Lancet aldizkariak gaia aztertzeko osatu duen batzorde batek. “Women,... [+]
“Txorakeria dirudi, baina onkologoaren kontsultatik hurrengo hitzordua finkaturik ateratzeak balio du lo lasai egiteko”, adierazi dute erabiltzaileek, eta berdin tratamenduaren plangintza zehaztuta dagoela jakiteak. “Inprobisatu egiten denaren sentsazioa ematen... [+]