argia.eus
INPRIMATU
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua
Euskal Irratiak @euskalirratiak 2025eko otsailaren 12a

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien kontrako bortizkeria eta Poliziari DNA eta lagin biologikoak emateari uko egin izana leporatua diete Filipe Laskarai, Patxi Laskarai eta Benjamin Charroni. Kanboko auzapezak, herriko etxeak eta herriko funtzionario batek pausatu dute salaketa, haien Tolosako abokatuek eskatu dute auziaren gibelatzea, dosierraren kopia berandu eskuratu baitute.