argia.eus
INPRIMATU
Mariela Castro legebiltzarkide kubatarrak parte hartuko du Kubarekiko Elkartasun Topaketan, Bilbon
  • “Kubarekin elkartasuna: hedabideak eta sare sozialak” lelopean egingo dute aurtengo Kubarekiko Elkartasun Topaketa ekainaren 9, 10 eta 11n Bilbon. Mariela Castrok eta Aleida Guevarak parte hartuko dute, beste batzuen artean.  

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko apirilaren 20a
Mariela Castro

Mariela Castro politikaria eta sexologoa, La Habanako Sexu Heziketa Zentroko zuzendaria eta Raul Castroren alaba da; eta Aleida Guevara medikua, Che Guevara Ikasketa Zentruko kidea eta Che Guevararen alaba. Mintzaldian parte hartuko dute biek eta Kuba: egiak eta gezurrak izeneko hitzaldiak eskainiko dituzte elkarrekin Donostian eta Getarian konferentziaren aurreko egunetan, ekainaren 7 eta 8an.

Kubako Iraultzarekin bat egiten duten pertsona eta erakundeek parte hartuko dute topaketan, Kubaren aurkako manipulazio mediatikoaren gaia jorratzeko. Horrez gain, Che Guevara omenduko dute bere hilketaren 50. Urteurrenean eta Cubainformación TV hedabide digitalaren 10. urteurrena ere ospatuko dute.